XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hondurasko zenbait eskualdetan gosea hortzak zorrotz erakusten hasi daArroa hidrografikoak edo, hobeto esan, ibai arroak hondatu ondoren sekulako lehortea zabaldu da ibar askotara, jendea ezin biziz utziz.
FAO erakundeak 1986. urtean burutu zuen estudioa ekarri du gogora gotzaiak:
Hala zioen garai hartan FAO erakundeak.
Geroztik ez dira gauzak batere zuzendu; aitzitik, okertu egin dira, ez baita nekazal erreformarik burutu eta ibaiak gero eta lehorrago ageri baitira.
Urriaren 4az geroztik ez du euririk egin eta, ondorioz, azkeneko uztak erabat galdu ziren.
Hondurasen, orotara, lau milioi bizilagun bizi dira, hauetatik berrehunda berrogeita hamar mila hegoaldean, hau da, %12 bertan.
Hemengo arazo bakarra ura da, honek dakartzan ondorio txar guztiekin.
Dagoeneko berrogei mila pertsona, bazterrak hustu eta lekuz aldatu dira, beste norabait bizitzera joanez, hiri haundietara bereziki.
Neurri egokirik hartzen ez bada, beste milaka askok aldegin beharko du argia ikusi eta betidanik bizi izan diren txokotik.
Jose Azcona da Hondurasko Gobernuko lehendakaria.
Ureztapen edo arregaketa projektua martxan jarri nahi du.
Noizko? Horixe da inork ez dakien gauza.
Dena den, martxan jartzea hirurehun milioi dolar kostatuko omen da.
Laguntza ekonomikoa nonbaitetik jaso behar eta, japoniarrek luzatuko dio dirua Gobernuari.
Leticia Siercke, Choluteca departamenduko gobernadoreak esan duenez, emerjentzi plan batzu martxan dira.
Honen arabera jendea lanean jarriko da ura putzutatik ateratzen, irrigazio sarea zabaltzen, etxebizitzak jasotzen, ordainez jaten emango zaielarik.
Raul Corriveau, Cholutecako gotzaiak esan duenez, plan globalari heldu behar zaio, honela baizik ez baita konponduko, behin betiko, nekazarion egoera hitsa.
Urtearen hasieran Corriveau gotzaiak komenioa sinatu zuen Gobernuarekin, zeinaren arabera Cáritas erakunde katolikoak milioi bat eta bostehun mila dolar luzatu zituen janariak, erremintak eta haziak erosteko.